logo paquebote
48 libros encontrados buscando autor: Pako Aristi

www.paquebote.com > Pako Aristi

Orden: · Ver: · Tipo:



ISBN:

9788491097983

Nire Uztapide

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 152
Formato: 20 x 15,5 cm.
Precio: 16,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Nor izan zen Uztapide? Nor zen begirada zorrotzeko gizon hura? Haren izena bertsolari handien lekuan ageri da beti; ezagutu zutenek miretsi egiten dute. Halere, haren bertsoak ez dira beste batzuenak bezain gogoratuak; haren ateraldiak ere ez dabiltza ahoz aho. Uztapideren izaera nolabait ezkutatu egin da haren izen handiaren atzean. Entziklopediako fitxa bilakatu da. Liburu hau Uztapide gizonaren bila egindako bidaia bat da. Haren alderdi on eta pattalagoak agertuz. Kapitulu laburrekin jositako oihala duzu liburua. Gauzak luze eta lasai kontatzen zituen gizonaren historia bizkortu nahi lukeen idazkeraz kontatua. Eta, horrekin batera, bertsotan egiteko eta ibiltzeko modu ezberdin baten kronika.


ISBN:

9788491098669

Irunberri, 1990: Arroilaren negarra

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 272
Formato: , 24 x 16 cm.
Precio: 22,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

1990eko ekainaren 25ean, 12:00etan, Jon Lizarralde, Susana Arregi eta German Rubenach bainatzera jaitsi ziren Irati ibaira, Irunberriko Arroilaren baitan. ETAko militanteak ziren, Nafarroa komandoa osatzen zuten, eta astebete zeramaten kanpin-denda batean, Guardia Zibilaren aurkako ekintza baterako informazioa jasotzen. Une hartan, handik igaro zen Nissan Patrol bat geratu, eta Jose Luis Hervás sarjentua jaitsi zen haiek identifikatzera. Ekintzaileek tiro egin eta hilda utzi zuten agentea. Gero, ihes egin zuten. Ondorengo hogei orduan, Guardia Zibilak arroilaren bi irteerak itxi zituen, eta ez zen jakin zer gertatzen ari zen han barruan. Ondorioak latzak izan ziren: 20:45ean German Rubenach aurkitu zuten buruan tiroa zuela; ospitalera eraman, eta bizia salbatu zuen. Biharamunean, 08:45ean, Jon Lizarralderen eta Susana Arregiren gorpuak aurkitu zituzten. Susanak bi tiro zituen buruan, Jonek tiro bat buruan eta ibaiko ura biriketan. Espainiako Barne Ministerioak suizidatu egin zirela esan zuen, eta kasua itxi. Baina kalean ez zitzaion sinesgarritasun handirik eman bertsio ofizialari, ez jende arruntak, ez politikariek ez erakunde askok. Gertaerak eskandalua sortu zuen, eta protesta ugari, baita nazioartean ere. Zulo beltz bat bilakatu zen Irunberriko kasua Euskal Herriaren historia garaikidean. Gaur arte. Ikerketa sakon baten emaitza da liburu hau. Ikertzaile taldeak lekuko berriak elkarrizketatu ditu, sumarioa aztertu, garaiko hemeroteka analizatu eta ondorio argiak atera ditu, kontakizun berri bat onduz, zehatza eta sinesgarria. Liburu hau da ikerketa kriminal horren kronika, erreportaje baten estilo bizian idatzia eta nobela bat bezala irakurtzen dena.


ISBN:

9788491096405

Ni eta Gu «Zazpigarren uhina»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 176
Formato: , 20,5 x 13 cm.
Precio: 17,00
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

Ni eta Gu, horra bizitza osoan gizakiak bizi duen dikotomia, batzuetan erosoa, besteetan gatazkatsua. Haurtzaroan eman zaion informazioarekin borroka egin beharko du gero, ahots propio bat aurkitu arte, begirada berriak, gogoeta iturri ezberdinak. Eta guztiaren lekuko erraldoia, itsasoa, haren inguruan umotu diren bizitzen kronikak poetari inspiratu dizkion presentzia infinitua, agortezina.

Barkamena eskatu behar dizuet
mende guztietako arrantzaleei,
itsasoaren garratzik
ezagutu gabe
itsasoaz idaztera
ausartzen naizelako.

Zer jakingo du horrek!
Hitzak josten soilik;
ba ote daki
antxoa eta sardina bereizten?

Ni ere, zuek bezala,
albarekin esnatzen naiz
eta ostantzarekin oheratzen.

Utz iezadazue
zuen mahaian esertzen,
zuekin kafe bat hartuz
diosala egiten
egunsentiari.


ISBN:

9788491094982

Euskal kantagintza berria «(1961-1985)»

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 320
Formato: , 24 x 16 cm.
Precio: 17,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 3 días.

20 urte neuzkan, munduko ilusio guztia eta lanerako gogoa, euskal kantagintzari buruzko liburu bat egitea proposatu zidatenean. Ia 25 urte ziren Mixel Labegueriek lehen diskoa atera zuenetik, euskal kantagintzak sozialki eragin handia zeukan, gure kultura-oinarri sendoenetakoa zen, kantari berriak aurrekoen transmisioa bermatzera zetozen, eta egoera dinamiko horren argazki bat egin nuen liburu honen bitartez.

Kazetaritzako karrera egiten ari nintzen, eta han ikasitako tekniken bidez idatzi nuen liburu hau, eta, batez ere, gure emozio gosea asetzen jakin zuten kantarienganako maitasun handi batekin.

Pako Aristi

 


ISBN:

9788491093121

Rosa itzuli da

Editorial: Erein Argitaletxea, S.A.   Año:    Páginas: 224
Formato: 22 x 15 cm.
Precio: 19,50
Añadir a la cesta
Disponible. Normalmente se envía en 7/14 días

2013an, Parot doktrina baliogabetu ondoren, ETAko militante saldo bat aske geratu zen. Gehienek hogei urtetik gora zeramatzaten preso. Zer aurkitu zuten herrira itzultzean? Une historiko horretatik abiatuta, thriller politiko bat ondu du Pako Aristik, itzulera orok dakarren zirrara gai askorekin zipriztinduz: senitarteko sekretuak, belaunaldien arteko lotura ezkutuak, hitzek errealitatearekin daukaten gatazka, ahanzturaren beharra ala oroitu ezinaren kondena, guztia kontakizun biziz eta elkarrizketa mamitsuz emana. Historia kolektibo bat, norbanakoen ilusio eta sufrimenduek zeharkatzen dutena.
Amodio istorioak ere badaude, ageri-agerian, edota ezkutuan, tabuaren erresuma itsuan, irakurle bizkorrak sumatuko duena, agian, edo ez. Asebeteko zaituen nobela duzu eskuartean, irakurle, luzaroan ahaztuko ez duzuna.



<<<anteriores  [41-48]  

Si no ha encontrado el libro que busca, pinche en nuestro servicio de Pedido Directo y pídanoslo.

Volver a Página Principal

Otras novedades


© Paquebote 1998-2024 Todas las secciones | Ayuda | Aviso Legal